martes, 24 de mayo de 2011

HEZKUNTZA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK


Ondorengo bideotan adierazten den moduan,
teknologia berrien eraginez, hezkuntzaren munduan hainbat gauzen aldatu beharra dago .













domingo, 22 de mayo de 2011

Ipuin tradizionalak entzuteko
http://www.edebedigital.net/contenidos/euskara/eima/ipuinak.htm


Ipuinak irakurtzeko eta entzuteko
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/user/anon/page/ipuinaklista



Euskal kantak entzuteko
http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/es/country/null/user/anon/page/kantuakmota















Matematikarekin jolasteko jarduerak
http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/?q=elk/Edebe/MateHH

EKARPEN INTERESGARRIAK

Ondorengo ekarpenean, teknologia berriekin bat egiten duten hainbat joko didaktikoak aurkituko dituzue.


Jarduera guztiak, haur hezkuntzako haurrentzeko daude zuzenduak, eta hainbat ikasgai lantzeko balio dute:
- Musika
- Hizkuntza
- Matematika
 
                                         

Jclic

Pantaila handian ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.



WEBQUEST

Webquest honen bidez, dorretxo goxoak egiteko aukera izango duzue.


WEBQUEST ETA JCLIC

Nire hitza betetzeko asmoarekin, onodorengo ekarpenean, Gixane Garcia klasekidearekin egindako bi lan aurkeztuko dizkizuet.

Lehen eta behin, webquest-arekin topatuko zarete.
Haurren elikaduraren garrantzia dela medio, programa honen bitartez, frutazko brotzetak  nola egin dezakezuen ageri da.
Mmmm... ze goxoak!






Jarraitzeko, udaberrian sartu berriak garela, Jclic programa erabilita, udaberriko loreen inguruko jarduerak proposatzen dizkizuegu.
Zenbat lore ezagutzen duzu?

martes, 17 de mayo de 2011

ASTE BETEKO UNITATE DIDAKTIKOA

LEHENEGO EGUNA:  OSAGAIAK EZAGUTZEN




Gaiari hasiera emateko, irakasleak ogia egiteko beharrezkoak diren  osagaiak eramango ditu ikasgelara: irina, ura gatza eta legamia.



Osagaiak ezagutzeko asmoarekin, hauen inguruan hainbat galdera proposatuko dira; inoiz ikusi dituzue?, etxean erabiltzen dituzte?, noiz?, zertarako? 


Horren ostean, zentzumenen bitartez, hau da,  ikumenaz, usaimenaz eta daztamenaz osagaiak ezagutzera animatuko zaie haurrei, hiztegi berria ezagutzeko asmoarekin: gardena, zuria, zapore gazia, leuna, gogorra, likidoa...


Lehengo jarduerari amaiera emateko, hipotesi bat elaraziko zaie;  osagai hauekin, zein elikagai egiten dela uste duzue?


Hipotesiaren erantzuna etxean galdetu dezaten proposatuko zaie, hurrengo egunerako ikasgelan komunean jarri ahal izateko.








BIGARREN EGUNA: OGIAREN ERREZETA





Hasteko, etxetik jasotako informazioa komunean jarriz, aurreko egunean egindako hipotesiari erantzuna emango zaio.

Geroago, irakasleak klasera eramandako ogi ezberdinen argazkiak, ogi errezeta testuak eta ogia egiteko bideaok ikusiko dituzte elkarrekin.


Bideoak:

Argazkiak:





Testu errezetak:

AITORREN ERREZETA

Froga bat egitea erabaki nuen, eta ogi madrildarra egiteari ekin nion. Hona hemen zenbait argazki eta ogia egiteko erabili dudan osagaiak eta prozedura.
Aitor etxeko okin berrian bihurtu da, eta gaurko errezeta bere esperimentua da.
Emaitza oso ona izan da, oso goxoa geratu da, eta mamia normalean baino suabeagoa.
Ogi- makinan oratu da, baina eskuz berdin- berdin egin daiteke.
Osagaiak:
- 240g ur  
- 90gr laktosa gabeko esne  
- 220g burbuiladun ama ore 
- 335gr gari irin zuri 
- 100g erdi-osoko zekale irin 
- 100g erdi-osoko gari irin 
- 3g gatz  
- 3g soja lezitina  
- 5g sesamo hazi  
- mitxoleta hazi  
- 1'5g azahar-ur  
- 3g oliba olio  

 Prozedura:
Osagai guztiak nahastu, ondo oratu eta 2,5 orduz utzi olioz bustirik ontzi batean. Ondoren, boleatu eta nahi duzuen itxura eman, gure kasuan pixka bat luzexka.
Labea 250ºC-tara berotu, eta guztiz beroa dagoenean, ura duen ontzi bat sartu, lurruna egiteko. Ogiaren gainazala moztu ondoren, labera sartu. Ondoren, labearen tenperatura 220ºC-tara jaitsi, eta beste 35 minutu inguruz.
Labetik ateratzerakoan ondo hozten utzi jan aurretik.

MADRILGO OGIA

Osagaiak:

- 350 gr galirin zuri
- 150 gr zekale integral
- 275 gr ur
- 200 gr legami naturala
- 12 gr gatz
- 6 gr karamelu likido
- Erromero apur bat (gramo batera ez zen ailegatu)
Prozedura:
Hasteko, osagai guztiak nahastu nituen, gatza ezik. Ordu erdiko egonaldia eman, eta gatza bota nion. Ondoren lau minutu inguru oratu nuen.
Oratu ondoren, orea ez nuen hozkailuan sartu, normalean egiten nuen bezala. Oraingo honetan, hiru ordutan pausatzen utzi eta hozkailura sartu nuen. Hurrengo egunean atera, giro-tenperatura hartzen utzi nuen ordu bete inguru, forma eman, labea berotu eta bertan sartu nuen. Lehenengo 20 minutuak, 225 gradutara lurrunarekin jarri nuen. Ondoren, ura atera eta 200 gradutara jaitsi. 15 minutu geroago, labeko tenperatura 175 gradutan ipini, handik 15 minutura eginda zegoen.

Musuak denontzat,
Juantxo




DAN LEPARD-EN OGIA

Ogi hau, Dan Lepard’en “Hecho a Mano”, liburutik ateratakoa da.
Gehienetan ogia egiteko Rincon’eko irinak erabiltzen ditut, baina kasu honetan irin Nafarra erabili dut.
Ogia, gabon gauerako egin nuen, eta arrakasta handia izan zuen.
OSAGAIAK:
- 500 gr indarreko galirin  - 200 gr ama ore      - 300 gr ur     - 12 gr gatza

PROZEDURA:
7.30h: Katilu batetan nahastu ama orea eta ura. Gero, irina gaineratu eta nahastu.
8.00h: Gatza bota, eta ondo nahastatu. Ostean, katiluan utzi   10 minutu atseden egiten.
8.10h: Mahai gainean, olio apur bat bota, eta bertan orea jarri. Oratu 10/15 segundu, biribildu, eta utzi beste 10 minutu mahai gainean estalita..
8.20h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini, eta utzi bertan beste 10 minutu.
8.30h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, bol barruan ipini orea, eta itxi bertan 30 minutu.
9.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, katiluaren barruan ipini, eta bertan utzi ordu betez.
10.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, katilu barruan ipini orea, eta utzi bertan beste ordu betez.
11.00h: Oratu beste 10/15 segundo, biribildu, katilu barruan ipini orea eta utzi bertan bi ordu.
13.00h: Zatitu orea bi zatitan. Biribildu zati bakoitza eta itxi, estalita, utzi atseden egiten 15 minutu.
13.15h: Zati bakoitzari forma eman, labean sartu, estali eta utzi lau ordu eta erdiz, orea bikoiztu arte.
Labea berotu 220 gradutan. Barruan urez beteriko ontzi bat ipini labera sartu aurretik.
18.00h: Ogiak, urez beteriko sprayarekin busti.
18.15h: Labeko tenperatura 180 gradutara jaitsi, ur ontzia atera, eta beste 30 minututan ogiak eginda daude.  







Oraingoan, irakasleak hainbat ogi mota eramango ditu ikasgelara.
Horien ehundura, forma eta atalak, esperimentazioaren bitartez ezagutzeko aukera izango dute.


Praktikaldeian klasera eramandako ogiak.



Landuko diren  kontzeptuak ondorengoak izango dira:

- Forma: borobila, luzea, karratua.
- Ehundura: leuna eta pikortsua.
- Atalak: mamia, koskorra eta kanpoaldea.




Kontzeptuak ikasteko asmoarekin, joko  bat proposatuko zaie. 
Jokuaren izena " Nolakoa da zure ogia?" deitzen da.

Jokatzeko, beharrezkoa daukagu zulo bat duen kartoizko kutxa bat izatea.

Kontua da, irakasleak kutxan ogi bat sartzen duela eta haur batek eskua zuloan sartuz gero, ogia nolakoa den asmatu behar duela.




Jolasten hari den bitartean, behin eta berriz errepikatzen den elkarrizketa bat gauzatzen da:


- Nolakoa da zure ogia, Amaia?
- Nire ogia luzea da.


- Nolakoa da zure ogia, Joseba?
-Nire ogia borobila da.


( Ahozko hizkuntza lantzeko asmoarekin gauzatutako elkarrizketa errepikakorra da.)



Nire praktikaldiarei dagokionez, ain gustutuko izan zuten jolasa, ezen jolas txokoan uztea erabaki genuen.








HIRUGARREN EGUNA: LITROAK, 

GRAMOAK ETA GRADUAK EZAGUTZEN




Errezetan agertzen diren hitz ezezagunak ezagutzera abiatuko dira; gramo, litro eta gradu. 
Ikastegi berriari hasiera emateko hainbat galdera proposatuko ditu irakasleak: ezagutzen dituzue ikur horiek?, inoiz ikusi dituzue?Zertarako balio dutela uste duzue?, noiz erabiltzen dira? 

Azalpena emateko, hainbat objetuz baliatuko da irakasleak:

- Ura neurtzeko ontzia.
- Gramuetako pisua.
- Sukaldeko labea.







Objetuen inguruko galderak egingo zaizkie haurrei: Objektu hauek ezagutzen ditue?, inoiz ikusi ditue?, eta etxean?

Honen ostean, baliabideekin esperimentatzera abiatuko dira, ondorengo ekintzak gauzatuz:

- Ura neurtzeko ontzia, neurri zehatz batera beteaz.
- Gramoetako pisua,neurri zehatz batera beteaz. 
- Labea hainbat graduetara jarriz gero, hartzen duen beroa nabarmenduz.    




Egun honetan landutako kontzeptu berriei dagokinez, konturatu nintzen ulertzeko zailak direla. Denbero eta ekintza asko gauzatu behar dira kontzeptu horiek ulertzeko. Beraz, unitate hau soilik egitearekin ez da nahikoa.



Jarraitzeko, bihar ogia egiteko eguna denez, arbelean plangintza txiki bat antolatuko da.
Plangintza puntuka egingo da:

- Lehenego, amantala jantziko dugu.
- Bigarren, eskuak garbituko ditugu
- Hirugarren...
- Laugarren....
(Zenbakien aspektu ordinala landuz.)
Behar beste puntu jarriko dira, ogitxoak egin arte.




LAUGARREN EGUNA: OGITXOAK


 EGITERA GOAZ!







Egin beharrekoa ez ahazteko, aurreko egunean egindako plangintza irakurriz hasiko da klasea.
Geroago, pausu guztiak jarraitzen saiatu beharko dira haurrak, ogitxoak ondo atera daitezen.



Orea egiten






Oreatzen





























Ogitxoak labean dauden bitartean, irakasleak ipuin bat irakurriko du, " Martin eta basajauna".
Amaitzeko, ogitxoak labetik atera, eta epel daudenean jatera abiatuko dira.
Goxoak al daude?



Guk egindakoak goxo- goxoak atera zire. Sekretua, ondo oreatzea, eta maitasun handiz egitea da!










BOSGARREN EGUNA: ERREZETA


 TESTU 

FORMATOA IDAZTERA GOAZ!



Hasteko, aurreko egunean egindakoa birgogoratuko da, eta gero, egindako plangintzarekin konparatuz, jarraibide guztiak errespetatu diren jakin ahal izango da.

Hurrengo egunen batetan errezeta gurasoekin egiteko asmoarekin, errezeta testu formatoa  idatziko da.
Lehendabizi, irakaslearen laguntzarekin arbelean idatzi egingo da, geroago, haur bakoitzak paper batean errezeta idazten saiatuko da.





Nahi izanez gero, arbelean idatzitakoa kopiatzeko aukera izango dute. Hala ere, euren kabuz idaztea interesgarriagoa izago litzake. Idazmenaren funtzio komunikatiboa lantzeko asmoarekin.

Guk egindakoari dagokionez, haur gehienek arbelean idatzitakoa kopiatzera abiatu ziren.






Unitatea egitera animatzen baldin bazarete, zuen interes eta erabilgarritasunerako zenbait helbide uzte dizkizuet.




2. Ogia egiteko errezeta.